XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestelako Iragarpen Ofizialak GIPUZKOAKO FORU DIPUTAZIOA

IRAGARPENA, Diputatuen Kontseiluak 1989ko maiatzaren 9ko sesioan Larraulgo a) motako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioei dagokien expedientean hartutato erabakiari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, 1989ko maiatzaren 9ko sesioan, bere zati xedatzaileak honakoa dioen erabakia hartu du: Larraulgo a) motako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioei behin betirako onespean ematea, hala ere honako hutsegiteak zuzendu egin beharko direlarik: 1) Komunikabideen Sistema Orokorretatik 15. H.I.U.ren zerbitzuko bide berria kentzea, ondorio guztietarako sistema lokal bezala kontsideratua izango dena.

2) Frontoiaren kokapena zehaztea, hala nola bere ezaugarri formalak, ordenaketa planoetan adierazitako lerrokaduren izaera orientagarria dutela kontutan hartuz.

3) 14 H.I.U. eta 13 H.I.U.ren artean aurrikusitako bidea zehaztea, bere erabilpenak Plazaren peatonaltzea bideratu dezan.

4) Derrigorrezko eta dohango uzteko lurrak definitzea, hala nola Hirigintza Ihardura Unitate bakoitzeko hiriztatze kargak.

5) Osasun eta hijiene baldintzak arautuko dituzten hiri lurreko Ordenantzak sartzea hala nola Hiriztatzeko Arauak.

6) Hirigintza Iharduera Unitate bakoitzaren Ezaugarrien Fitxak sartzea.

7) Uren bide, errepide eta bideen babeseko zoru ez hiriztagarrian, hala nola 100 metrotako hiri lurreko babes franjan dauden eraikuntzei aplikagarri zaien errejimen juridikoa.

8) Landa lurrari atxekiriko etxebizitza berrien eraikuntza arautzea.

9) Abeltzantza explotazioari atxekigabeko sendibakarreko etxebizitza jasotzen duen luzatia handitzea, 4000 m2.-ra.

10) Lur ez hiriztagarriaren Arautegiko 12 artikuluan definituriko populazio nukleoaren kontzeptua birkontsideratzea.

11) Arautegi horretako 20 artikuluan aurrikusiriko kasuan lurzatiaren osoa atxekitzea, eta lurzatien bereizkuntzari buruzko arautegia osatzea Lurzoruaren Legeko 95.1 artikuluan aurrikusitakoarekin bat.

12) Baso landaketa eta finka mugakideen arteko tarteei buruzko arautegia osatzea otsailaren 7ko 5/1989 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

13) Hilerria Ekipamenduko Sistema Orokor bezala grafiatzea dagokion planoan.

14) P-1 Planoan uren bide, errepide eta bideen babes franjaren osoa jasotzea.

15) P-8 Planoan arrasante guztiak definitzea.

16) Grafikoki isladatzea dauden eraikuntza guztiak, hala nola Aginagalde baserriko eraikuntza eta ikuluaren kokapen zuzena.

17) Hirigintza Arautegia textu artikulatu gisan gorpuztea, era sistematikoz.

18) Hiri Lurreko Ordenantzetako 30 artikulua eta Txosteneko 19 atalak 27 artikularen duten kontraesana konpontzea.

19) Hiri Lurreko Ordenantzetako 20 artikulua eta P-7 Planoak 7 H.I.U. eta 8 H.I.U.etan beheko solairuan etxebizitzarako erabilera posibilitateari buruz dagoen kontraesana kentzea.

20) Izaera orokorreko Arautegiko 2. artikulua Lurzoruaren Legeko 45 artikuluari egokitzea Arauen indarra-ri dagokionean.

21) Hiri Lurreko Ordenantzetako 22 artikuluan atzemandako okerra zuzentzea, 21 artikulua igortzea eginaz.

Dokumentazio berregina, behin aipatutako hutsunean jasoz, Foru Diputazio Txit Argi honen aurrean aurkeztu beharko da, erabaki hau argitaratzen denetik kontatutako bi hilabeteko epearen ondoren, behar bezala egiaztatua izan dadin.

Erabaki hau behin betikoa da bide Administratiboari dagokionez eta horren aurka errekurtso Kontentzioso-Administratiboaren aurretiko Birjarpen Errekurtsoa jar daiteke, Foru Diputazio Txit Argi honetako Diputatuen Kontseiluaren aurrean, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko gehienezko epearen barruan, egokitzat jotzen den beste edozein erabiltzearen kalterik gabe.

Adierazi den epean GHI-267/88-P05 espedientea, aztertu ahal izateko, jendaurrean egongo da Foru Diputazio honetako Arkitektura, Hirigintza eta Ingurune Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan.

Donostia, 1989ko maiatzak 10. Idazkari Teknikoa, MARIA MUNT DURAN.